Ahozko historiari, oroitzapenari, subjektibotasunari eta ahozko artxiboei lotutako zabalkunde- eta prestakuntza-jardueretan parte-hartze aktiboa dauka Ahoak.
2004
XIII International Oral History Conference. Memory and Globalization. Roma June 2004. Biltzar horretan parte hartu genuen, Miren Llonak aurkezturiko "Sobrevivir a la mina: mujeres, pobreza y cambio social" txostenarekin.
2006
Tel Aviveko Unibertsitateak 2006an antolaturiko “IV Coloquio Internacional Protagonismo femenino en la Historia de América Latina y España” topagunean parte hartu genuen. Miren Llonak aurkeztu zuen “Mujer/madre ¿Un binomio inseparable? Madres de la patria del nacionalismo vasco 1919-1939” izeneko txostena.
La Historia de las mujeres perspectivas actuales izenburupean, 2006ko urrian Bartzelonan XIII Congreso Internacional de la Asociación Española de Historia de las Mujeres AEIHM izan zen. Bertan, Memoria, identidades e Historia. Algunas cuestiones a debate txostena aurkeztu genuen.
Bartzelonako Arte Ederren Unibertsitateak antolatutako “Jornadas Construim Archius: entre les pràctiques artistiques feministas y la memoria collectiva” ekitaldia. Bertan “Memoria abierta. Historia en construcción” txostena aurkeztu zuen Miren Llonak.
2007
Basauriko Udalarekin elkarlanean aritu gara aholkulari bezala, ahozko iturrietan oinarritutako ikerketa-beka gainbegiratzen, eta Arantza Ancizarren “Los mecanismos de inclusión y exclusión de las mujeres en las fábricas de Basauri"” lanean tutoretza egin dugu. Horren emaitza izan da “Voces femeninas Tras la sirena de la fábrica. Las trabajadoras de EDESA 1941-1985” liburua. Basauriko Udala, Basauri, 2008.
2008
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta UPV/EHUrekin lankidetzan, “Archivos orales. La recuperación de la memoria viva" izeneko Udako Ikastaroa antolatu dugu.
Oral History Associationek (IHOA) antolatu eta Mexikoko Guadalajara hirian 2008ko irailean izan zen Congreso Internacional de Historia Oralen parte hartu dugu.
2009
Getxoko Udalarekin lankidetzan aritu gara aholkulari bezala, haren ikerketa-beka gainbegiratzen, eta Cristina Ayusoren “Las primeras getxotarras. La mujer en la historia de Getxo (siglos XIV-XVII)" lanean tutoretza egin dugu.
AHOAren artxibategiko ikerketa-lanak hedatu ditugu 2009ko abenduan Granadan izan ziren Jornadas feministas estatalesen, “El feminismo y la memoria histórica” izeneko txostenaren bidez.
2010
Bergarako UNEDekin eta Euzko Ikaskuntzarekin lankidetzan, “Historias de vida.Su aplicación en las ciencias sociales” on-line ikastaroa eman dugu. Rosa Garcia Orellan eta Miren Llona izan dira irakasleak.
Panamako Unibertsitateak Miren Llona eta Mercedes Vilanova irakasleak gonbidatu zituen “La exploración de las identidades a través de las historias de vida” ikastaroa eman zezaten.
UPV-EHUko Udako Ikastaroan parte-hartzea, kontakizun autobiografikoei buruzko tailer baten bidez. Rosa Garcia Orellan eta Miren Llona izan ziren irakasleak.
UPV-EHUko “Ikerketa feministak eta generokoak” Masterrean, “Metodología de la Historia Oral” moduluaren prestakuntza.
Pragan, Ahozko Historiaren Nazioarteko XVI. Biltzarrean txostengile, “Entre el Pasado y el Futuro:Comprensión de la Historia y Memoria Oral" txostenarekin.