Hasiera Castellano English   Posta Estekak
Berriak
 
Zer da AHOA
Ahoa (Ahozko Historiaren Artxiboa/Oroimenaren Artxiboa) ahozko eta ikus-entzunezko testigantzen biltzerako, zaintzerako eta zabaltzerako zentroa da Euskal Herrian. Ahoaren helburua da materiagabeko herentzia kulturalaren berreskuratzea eta babestea geroko belaunaldientzat, eta baita ere ahozko iturrien sormenerako ekimenak sustatzea.

Ahoaren ahozko aleak adineko pertsonei egindako elkarrizketak eta autobiografiak dira. Bilduma hauen zaintzearen bidez Ahoak materiagabeko ondare historikoaren galera geldiarazi nahi du.

Gaur egunean, Ahoa eraketa garaian dago. Artxiboa 2004eko martxoan jaio zen eta ahozko iturrien ondare interesgarria biltzen du gure Komunitatearen historiarako.

Azkenengo hilabete hauetan Ahoaren aleen digitalizazioari eta katalogazioari ekin diegu
Beste aldetik, Ahoaren helburua ikerketa proiektuen, ahozko historiaren iturrien sormenaren eta bibliografía espezializatuaren zabaltzearen zentro dinamizatzaile bihurtzea da.

Horrela, espero dugu oroimenaren berreskuratze prozesuari laguntzea eta iraganean, bizi izandako esperientzia balioa handitzea.

© 2006 AHOA Eskubide guztiak gordeak | Hasiera - Berriak - Zer da Ahoa - Bildumak - Estekak - Posta
Laguntzaileak Kolaboratu Ahoarekin Beste ekintzak Ahozko historia Zer da ahoa