2004.etik, beste kultura-elkarte eta artxibo batzuekin harremanean jarri da Ahoa, ondare ukiezinaren zaintzan arduratuta dauden pertsonen artean lankidetza-sareak zabaltzeko asmoz.
2004
Sandro Portellirekin elkarrizketa. 2004. urtean, Erromako Franco Coggiola ahozko iturrien Artxibategiaren katalogatze-, kontserbazio- eta erabilera publikorako prozeduren azterketa.
Luis Úbedarekin elkarrizketa. Bartzelonako ahozko iturrien Artxibategiari bisita, bertan ahozko lekukotzak katalogatzeko, kontserbatzeko eta jendeak erabiltzeko duten prozedura aztertzeko. Bartzelona, 2004.
2006
Aranzadi Zientzia Elkartearen eta AHOAren arteko lankidetza-akordioa. Horren bidez, Gerra Zibila Tolosan gaia jorratuz Mikel Errazkin ikertzailearekin egindako elkarrizketak trukatu ditugu.
2007
Ahoakek egindako lana Israelen hedatzea, Tel Aviveko Unibertsitatearen bidez. Gerardo Leibner irakaslearekin eta Historia Saileko bere Ahozko Iturrien Mintegiarekin harremanean hastea.
2008
Asociación Internacional de Historia oral IOHAn, Ahoaren parte-hartze aktiboa. 2008-2010 biurtekoan Miren Llona IHOAko Zuzendaritza Kontseiluko kide bihurtu zen eta on-line buletinaren argitaratzailea da.
Asociación Española de Investigación de Historia de las Mujeres AEIHMen Ahoaren parte-hartze aktiboa. 2008-2010 biurtekoan Nerea Aresti AEIHMeko Idazkari izendatu dute.
2009-2010
Ahoa, nazioarteko buletinaren bidez, honako irakasle eta ikertzaile hauekin harremanean hasi da:
Santiago de Pablo eta José Luis de la Granja irakasleek "Guía de la fuentes para el estudio de la Guerra Civil en Euskadi" lana aurkeztu zuten.
Alfredo Asiainek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzaren Filologia eta Didaktika Departamenduko irakasleak, “Archivo del patrimonio inmaterial de Navarra" proiektua aurkeztu zuen.
Aranzadi Elkarteko Mikel Errazkinek “Tolosa 1936-1945” proiektua aurkeztu zuen.
Fernando Mendiolak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta Memoriaren bidean kolektiboko kideak, “Trabajos forzados en las montañas del Pirineo: testimonios orales del universo concentracionario franquista". proiektua aurkeztu zuen.
Maria Oyangurenek, Gernika Gogoratuzeko kideak, "CRIC. Identidad y Conflicto: Patrimonio cultural y reconstrucción de identidades tras el conflicto" proiektua aurkeztu zuen.
Raquel Ferrero i Gandiak, MUSEU VALENCIÀ D'ETNOLOGIAko kideak, “Arxiu de la Memória Oral Valenciana-Museu de la Paraula” proiektua aurkeztu zuen.
2010
Rosa Garcia Orellan antropologiako irakaslearen bidez, Bergarako UNEDekin harremanean hasi gara.