Entrevista a Tasio Erkizia |
Ikastolak bizirik zegoen herriaren testingu
Frankismo garaiko eskola, eskola tristea zen. Eskola tristea zen. Eta eskolaren. Eskolan pertsonai bat zegoen ta zen maestro, maestra. Ikastolak horri buelta eman zion. Ikastola eskola alai bat zen, kolorez beteriko eskola bat zen.
(...) ez da, bakarrik pedagogian ezberdinak zirela, baizik eskolaren kontzepzioan ziren ezberdinak. Eskolaren kontzepzioan. (...) apurtzen ziren norma konbentzionalak. (...) Orduan, eskola ere kokatzen da, gizartea, gizartearen ispilu izaten da... hori... ta Euskal Herrian ere, ikastolak ez ziren sortu berez, sortu ziren gizarte egoera baten ispilu izan ziren. Kexka, kexka bat zegoen. Berpizkunde bat zegoen. Berpizkunde bat... beno... kanta, kantagintzak izugarrizko eragina izan zun... eta guretzat garai hartako... orain batzuentzat izango zen, ba mitinak edo alderdi egunak edo, ba izaten ziren kanta, kanta-gintzan, edo mendian, toki askotan egiten ziren kantagintzak. Batzuk toki txikietan, baina asko Ez Dok Amairu ta hauek sortu zirenean, asko ba... Urkiolan... edo herri askotako soro edo, nolabaiteko holako aldapatxoak edo eszenario natural batzuk sortu zitezkeen tokietan, herri askotan egiten ziren honelako jaialdiak... eta musika zen, baina aldi berean zen suspertzen ari zen herri baten islada bat. Hori. Eta bizi bizirik zegoen, gauza berriak deskubritzen, eta gizarte berri baten ametsa, Euskal Herri berri baten ametsa nolabait suspertzen ari zen. |