Entrevista a Josune Elizondo |
Ikastoletako giro apurtzailea
Oroimenak ba, ba pilo bat eta... eta oso onak. Ze bueno, ba hasi giñanian, egia esan ni ume bat nintzan, nik 18 urte neukazan, o sea que imaginatu, ume moko bat nintzan. Eta bueno, ba pentsatzen dozu holako gauza baten sartzen zeranean 18 urtegaz uste dozu mundua zurea dala (barre), eta ez da hainbesterako baina beno... baina bai, ilusiñoa, handia. Eta... eta niretzako ba bereziena... Ganera zan ba guraso eta andereñoen arteko hartu-emana oso hurbilekoa zala, oso hurbilekoa. Gero nik uste dot, ikusten gintuazala gu ere gaztetxoak, gurasoek maite gintuezan asko... eta, eta gero, gu eta umeen arteko hurbiltasuna be bai. Ze zuek gazteak zarie eta zuek hortara ohituta zagoze, baña kontutan izan behar da, gu urtenda gengozala eskola batetik, o sea ni, irakasle batengana ez naz hurbidu inoiz berez, ez badot beharrezko izan, baina ganera beharrezko, beharrezko, beharrezko. Berak deitu nauelako edo holan. Baina ni irakasle batengana hurbilu? Ezta ezergatik bez... Eta ez daukat oroimen txarra irakasle guztienganako eh? Baña... baña irakaslegoa zan beste mundu bat... Irakaslea egoan han ta zu egongo zara hamen, o sea, ez geukan zerikusirik irakasleagaz.
Eta, ganera... gehiago esangot, gu hasi giñan orduan beste ikastetxeetan bere, hombre, gauzak ez ziran gu umeak izan giñanean moduan, suposatzen dot, baina ez zegoan irakasle eta umeen artean gaur egunean dagoen hurbiltasuna. Nik uste dut hor gu izan ginela apurtzaileak. Nik uste dut, ikastolak. Ez diñot gu, gu. Baina bai ikastolak. Gauza askotan. Irakasteko era desberdina zan, gauzak egiteko era desberdina. Gu izan giñan, hasi giñanak, ikastolatik urteten umeakaz. Jendeak Algortatik begiratu egiten gintuan! Ez zegoen ohituta umeak kaletik ikusten, eta guk hartzen genduzan umeak eta bajatzen giñan hondartzara edo joaten ginan Getxora, Eliza ondoko zelaira jolasten edo joaten giñen orriak batzen ez dakit nora, eta hori, orduan, ez zan inondik inora bez normala... |