Aintzane Rincón Díez |
Historia Garaikidean Doktorea, UPV/EHU (2012)
Genero irudikapenak espainiar zineman (1936-1982): ereduak eta pitzadurak izenburua daraman doktorego tesian, Frankoren diktaduraren hasieratik 1982. urtera arte nagusi izan ziren feminitate eta maskulinitate ereduen azterketa egin du. Zinemak eredu edota identitateen eraikuntzan izan duen, eta oraindik duen, eragina abiapuntutzat hartuta, garai bakoitzean ekoiztu ziren pelikulak erabili ditu oinarrizko iturri gisa. Irudi normatiboak ezezik, bere marginen analisia ere egin du. Euskal Herriko Unibertsitateko eta José Javier Díaz Freirek zuzendutako, “La experiencia moderna en España desde 1875 a 1990” (GIU08/15) Ikerketa Taldeko kidea. |