Maialen Altuna Etxeberria |
Maialen Altuna Etxeberria (Lasarte-Oria, 1985) Gizarte eta Kultur Antropologian Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterra du (UPV/EHU). Egun, irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean (UPV/EHU).
Ikerketa ibilbidea master amaierako lanarekin hasi zuen punk-rock taldeetan emakumeen parte hartzearen inguruko lan batekin (2010) “Emakumeak punk-rock taldeetan” izenburupean. 2010. urtean bertan, Tolosako Udaleko “Emakumeek Tolosako historiari egindako ekarpena” II. Ikerketa Beka eskuratu zuen lehen frankismo garaiko genero femeninoaren eraikuntzaren inguruko ikerketa gauzatuz. 2013-2016 urte bitartean tesi proiektua garatzen ibili da Zabalduz 2012: Ingurune produktibo eta sozialarekin lankidetzan prestatzeko ikertzaileentzako programari esker, UPV/EHU eta AHOA Ahozko Artxiboarekin elkarlanean. Tesian lehen frankismoko genero identitateen eraikuntzak aztertzen ditu, botere harremanetan eta gorputzean zentratuz. 2015. urtean egonaldia egin zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko (Argentina) Filosofia Fakultateko Instituto Interdisciplinario de Estudios de Género taldean. Ankulegi Antropologia Elkarteko eta AHOA Ahozko Artxiboa elkarteko kidea da. Argitalpen nagusiak:
maialen.altuna@ehu.eus |