Hasiera Castellano English   Posta Estekak
Berriak
 
Fondos
  • Zabalkundea / Prestakuntza

    Ahozko historiari, oroitzapenari, subjektibotasunari eta ahozko artxiboei lotutako zabalkunde- eta prestakuntza-jardueretan parte-hartze aktiboa dauka Ahoak.

    2004


    • XIII International Oral History Conference. Memory and Globalization. Roma June 2004. Biltzar horretan parte hartu genuen, Miren Llonak aurkezturiko "Sobrevivir a la mina: mujeres, pobreza y cambio social" txostenarekin.


    2006

    • Tel Aviveko Unibertsitateak 2006an antolaturiko “IV Coloquio Internacional Protagonismo femenino en la Historia de América Latina y España” topagunean parte hartu genuen. Miren Llonak aurkeztu zuen “Mujer/madre ¿Un binomio inseparable? Madres de la patria del nacionalismo vasco 1919-1939” izeneko txostena.

    • La Historia de las mujeres perspectivas actuales izenburupean, 2006ko urrian Bartzelonan XIII Congreso Internacional de la Asociación Española de Historia de las Mujeres AEIHM izan zen. Bertan, Memoria, identidades e Historia. Algunas cuestiones a debate txostena aurkeztu genuen.

    • Bartzelonako Arte Ederren Unibertsitateak antolatutako “Jornadas Construim Archius: entre les pràctiques artistiques feministas y la memoria collectiva” ekitaldia. Bertan “Memoria abierta. Historia en construcción” txostena aurkeztu zuen Miren Llonak.


    2007

    • Basauriko Udalarekin elkarlanean aritu gara aholkulari bezala, ahozko iturrietan oinarritutako ikerketa-beka gainbegiratzen, eta Arantza Ancizarren “Los mecanismos de inclusión y exclusión de las mujeres en las fábricas de Basauri"” lanean tutoretza egin dugu. Horren emaitza izan da “Voces femeninas Tras la sirena de la fábrica. Las trabajadoras de EDESA 1941-1985” liburua. Basauriko Udala, Basauri, 2008.


    2008

    • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta UPV/EHUrekin lankidetzan, “Archivos orales. La recuperación de la memoria viva" izeneko Udako Ikastaroa antolatu dugu.

    • Oral History Associationek (IHOA) antolatu eta Mexikoko Guadalajara hirian 2008ko irailean izan zen Congreso Internacional de Historia Oralen parte hartu dugu.


    2009

    • Getxoko Udalarekin lankidetzan aritu gara aholkulari bezala, haren ikerketa-beka gainbegiratzen, eta Cristina Ayusoren “Las primeras getxotarras. La mujer en la historia de Getxo (siglos XIV-XVII)" lanean tutoretza egin dugu.

    • AHOAren artxibategiko ikerketa-lanak hedatu ditugu 2009ko abenduan Granadan izan ziren Jornadas feministas estatalesen, “El feminismo y la memoria histórica” izeneko txostenaren bidez.


    2010

    • Bergarako UNEDekin eta Euzko Ikaskuntzarekin lankidetzan, “Historias de vida.Su aplicación en las ciencias sociales” on-line ikastaroa eman dugu. Rosa Garcia Orellan eta Miren Llona izan dira irakasleak.

    • Panamako Unibertsitateak Miren Llona eta Mercedes Vilanova irakasleak gonbidatu zituen “La exploración de las identidades a través de las historias de vida” ikastaroa eman zezaten.

    • UPV-EHUko Udako Ikastaroan parte-hartzea, kontakizun autobiografikoei buruzko tailer baten bidez. Rosa Garcia Orellan eta Miren Llona izan ziren irakasleak.

    • UPV-EHUko “Ikerketa feministak eta generokoak” Masterrean, “Metodología de la Historia Oral” moduluaren prestakuntza.

    • Pragan, Ahozko Historiaren Nazioarteko XVI. Biltzarrean txostengile, “Entre el Pasado y el Futuro:Comprensión de la Historia y Memoria Oral" txostenarekin.

© 2006 AHOA Eskubide guztiak gordeak | Hasiera - Berriak - Zer da Ahoa - Bildumak - Estekak - Posta
Laguntzaileak Kolaboratu Ahoarekin Beste ekintzak Ahozko historia Zer da ahoa