Entrevista a Mari Jose Pagola
Eztakit etxian ta behintza bat, beti mutilak zeagua zan, inportantegua, gehio jakin behar zun edo… ez dakit
Ta anaiak zenbat urte arte eon zian ikasten?
Komuniyo haundiya in arte, hamabi urte in arte. Komuniyo haundiya itian a la calle, lanea.
Ta zu komunio haundia in baino lehen berriro…?
Ni hasi nitzan berriro, beste bi urtian eo. Geo atea ginan… bost hilabete o sei izate zan bakarrik, nola baserrin lanen laundu ber zan (barre). Eta bitan eondu nitzen, bigarren komuniyua ein nun ta geo eondu nitzen hilabete batzuk, berriro, baino ez… Guk hori ein gendun. Nahikua omen zan, apaizak esate zun: "Lau reglak ikasi ezkeo mundu hontan bizitzeko ezta besten beharrik".
Hoi esate zun. Ta dotriña, klaro
Dotrina! Hori bai! bale, dotrina! Hori ya, dotrina derrigorrekua zan.