Entrevista a Josefa Arruti
Astoarekin errotara zazpi urterekin
baino akordatze naiz nola esate zun “Bueno, este, astoa kargatuko diu ta umei ez tie kaso asko ingo Guardia Zibilak ta holako bidetatikan, mendiko bidetxur batzutatikan jun errota, eh? Astoak badaki bidea”. Makila txiki bat eman astoi atizatzeko (barreak). Astoa kargatu, astoak bazekila bidea eta kargatze zanen bazekila noa jun behar zun. Zeatik haundik ikuste bazittun Guardia Zibilak erreparo gehio emango ziela, umeei e'tziela kaso haundik eingo ta aston atzetik. Ta eun baten geldittu zitzaiten, ni nijoan makila txiki batekin eta geldittu zitzaiten lokatzetan sartuta astoa, negua… lokatzetan sartu zan ta esan nun “Hau nik oain zer egin behar det?” zeatik ni bidetxur batetikan ta astoa betikan. Eta baserri batea jun, esan nion, “Beida hau gertatu zat”, han inguruko baserria, eta kendu zioten karga, lokatzetatik atera zuen asto hori eta makila txikikin segi