Entrevista a Begoña Urrutia |
Gaztetasun eta ilusioaz Ikastola aurrera atara
Nire rekuerdoak zer dira? Ez dakit, gauza txikia zen, gurasoak zeuden oso [azpimarratuta] inbolukratuta. Orduan, o sea, harreman handia zegoen guraso eta irakasleen artean... eta, beno... (irri), pozik, nerbiosa, baina pozik! Bai!
(...) eta hor guztiok geunden inplikatua. Nik uste dut bai irakasleak eta bai gurasoak ere. Orduan zegoen harreman bero bat... (...) persona horiek [gurasoek] nik uste dut egiten zutela ahalegin guztia, eta orduan, ba, besteok, ba zeozer ipintzen genuen gure partez... Bueno, nik uste dut, baita ere, guk ere ilusiño handia geneukan eh? Ez geneukan reibindikaziorik momentu hartan. Ez, ez. Bueno, orduan gazteagoak ere bagiñen eta ez genuen pentsatzen sekula jubilazioa helduko zenik. Ez! (irri). Nik uste dut, diñot, momentu horretan, behintzat niregana etorri zirenean eskaintzen "ba zu ba ikastola daukagu hemen", niri ez zitzaidan okurritu ere egin diruari buruz hitzegitea. Por supuesto Seguridad Social-ik ez geneukan, baina beno! okurritu ere ez, behar genuenik, edo bueno... gazteagoak ginen (irri) 17... 18 urte bete, oraindik bete gabe nituen, o sea que, bueno... Pentsatu ere ez jubilazioa helduko zenik. Eta orduan, bueno, ba alde horretatik gazteagoa, ilusioa... gurasoen aldetik ere bazegoen... ilusiño handia eta bueno, nik uste dut, horrek aurrera eraman zuela... |