Entrevista a Antonio Elizalde |
Auzolana gerra garaian
ordun, ordun baserrin lan asko itte zan ordun eh! jesuuuuus! bueno!!
Dena eskuz in behar, ez? Bai, dana eskuz. Gariya zala, artua zala, babarruna zala… Gariya re demoniyua da, gariya fuf! lana ikearriya du. Aurrena lurra bueltatu ein biezu, han gure etxea e'tzan goldeik eta sartzen, baserriya aldapa xamarra da ta laian dana ta beinaga! Ta. Geo etxeko hoiek zian auzokuak ta beste danak izate ginan ba sei o zazpi baserri alkarri hola aitze ginanak ta eitte gendun ba hamabostaldi baten eo gehio laia, beinga! aah! beinga, beinga, beinga!! Ta, jo! ta beti leher in da. Ta geo, ordun gerra, ta beti zan txarra gerra denboan, ta Bizkai aldian frentia denboa askuan eon tzan ta in zittuen, ba, gauzak estutu ein tzian eta jendia eaman gerra, de soldau. Eta hasi zian... ba, normala dan bezela, hil eitte zian, noizian bat, baserri bateko nausiya, bi ume o hirukin andria etxian, hainbeste lan, hainbeste behi ta haiei zeatuz... Eta geo jute ginan ba hairi launtzea. Ni mutil koxkorra nitzan, hamaika-hamabi urtekin eta hairi launtzea jute ginan. Bagenitun hiru bat eo lau bat baserri hola… |