Entrevista a Maite Lasa |
Aita mendian eta ama baserrian
“Nere aita izaten zen pastorea, artzaina. Ardiak eukiten zituen ta aita egoten zen ba… udaberrian egoten zen behean ardiekaz, neguan, eta udan Arraba-ko txabolan. Txabola bat deko Arraban… bueno orain dago nire neba, dago ardiekaz han goien. Eta aita egoten zen han eta ama egoten zen behean umeekaz, eta soloan eta dana amak ba umeekaz, geugaz. Ni neuk soloan ba gazte gaztetan hasita egin dot behar. Krida egon nintzen urtebetean, ostean, etxean amagaz beharrak egiten. Gero josten be Villaro-ra joaten ginen, josten ikasten, neguan. Udan ez, udan ba soloko beharrak egiten. Garia be lehenago egoten zen, garia, artoa, patata, dena. Orain holako gauzarik ez da egiten, orain ortuaritxoak bakarrik ta… lehenago, ba dana. Ta ama egoten zen ganadoekaz eta, soloan, eta amari lagunduten”
|