Hasiera Castellano English   Posta Estekak
Berriak
 
Fondos
  • Lankidetza akordioak

    2004.etik, beste kultura-elkarte eta artxibo batzuekin harremanean jarri da Ahoa, ondare ukiezinaren zaintzan arduratuta dauden pertsonen artean lankidetza-sareak zabaltzeko asmoz.

    2004


    • Sandro Portellirekin elkarrizketa. 2004. urtean, Erromako Franco Coggiola ahozko iturrien Artxibategiaren katalogatze-, kontserbazio- eta erabilera publikorako prozeduren azterketa.

    • Luis Úbedarekin elkarrizketa. Bartzelonako ahozko iturrien Artxibategiari bisita, bertan ahozko lekukotzak katalogatzeko, kontserbatzeko eta jendeak erabiltzeko duten prozedura aztertzeko. Bartzelona, 2004.


    2006

    • Aranzadi Zientzia Elkartearen eta AHOAren arteko lankidetza-akordioa. Horren bidez, Gerra Zibila Tolosan gaia jorratuz Mikel Errazkin ikertzailearekin egindako elkarrizketak trukatu ditugu.


    2007

    • Ahoakek egindako lana Israelen hedatzea, Tel Aviveko Unibertsitatearen bidez. Gerardo Leibner irakaslearekin eta Historia Saileko bere Ahozko Iturrien Mintegiarekin harremanean hastea.


    2008

    • Asociación Internacional de Historia oral IOHAn, Ahoaren parte-hartze aktiboa. 2008-2010 biurtekoan Miren Llona IHOAko Zuzendaritza Kontseiluko kide bihurtu zen eta on-line buletinaren argitaratzailea da.

    • Asociación Española de Investigación de Historia de las Mujeres AEIHMen Ahoaren parte-hartze aktiboa. 2008-2010 biurtekoan Nerea Aresti AEIHMeko Idazkari izendatu dute.


    2009-2010

    • Ahoa, nazioarteko buletinaren bidez, honako irakasle eta ikertzaile hauekin harremanean hasi da:

      • Santiago de Pablo eta José Luis de la Granja irakasleek "Guía de la fuentes para el estudio de la Guerra Civil en Euskadi" lana aurkeztu zuten.

      • Alfredo Asiainek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzaren Filologia eta Didaktika Departamenduko irakasleak, “Archivo del patrimonio inmaterial de Navarra" proiektua aurkeztu zuen.

      • Aranzadi Elkarteko Mikel Errazkinek “Tolosa 1936-1945” proiektua aurkeztu zuen.

      • Fernando Mendiolak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta Memoriaren bidean kolektiboko kideak, “Trabajos forzados en las montañas del Pirineo: testimonios orales del universo concentracionario franquista". proiektua aurkeztu zuen.

      • Maria Oyangurenek, Gernika Gogoratuzeko kideak, "CRIC. Identidad y Conflicto: Patrimonio cultural y reconstrucción de identidades tras el conflicto" proiektua aurkeztu zuen.

      • Raquel Ferrero i Gandiak, MUSEU VALENCIÀ D'ETNOLOGIAko kideak, “Arxiu de la Memória Oral Valenciana-Museu de la Paraula” proiektua aurkeztu zuen.




    2010

    • Rosa Garcia Orellan antropologiako irakaslearen bidez, Bergarako UNEDekin harremanean hasi gara.

© 2006 AHOA Eskubide guztiak gordeak | Hasiera - Berriak - Zer da Ahoa - Bildumak - Estekak - Posta
Laguntzaileak Kolaboratu Ahoarekin Beste ekintzak Ahozko historia Zer da ahoa