Hasiera Castellano English   Posta Estekak
Berriak
 
 
Colabora con AHOAQue es AHOA

Elkarrizketen lagapena:

Euskal Herrian zehar sakabanatuta dauden ahozko erregistro guztiak berreskuratzea eta zentralizatzea da AHOAren zeregin nagusietako bat. Lan hori egiteko ahozko iturriak aurkitu, horien arrastoari jarraitu eta kokalekua zehaztu behar direnez, laguntza eske gatozkizu.

Horrez gain, ahozko iturrien kontserbazioa bermatzea da gure helburua, eta hori lortu ahal izateko, gure asmoa da erregistro guztiak digitalizatzea eta katalogatzea eta ahozko beste artxibo batzuekin homologatzeko moduko materiala egitea. Horrela, erregistro horiek guztiak etorkizunean ez galtzea edo ez hondatzea lortuko dugu, eta ezagutarazteko eta, bidenabar, erabiltzeko aukera ere handiagoa izango da.

Ahozko elkarrizketarik baldin baduzu eta Euskal Herriko Ahozko Artxiboan zeure bilduma sortu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

Hondatuta dauden ahozko fondoen berri baldin baduzu, jo guregana eta fondo horiek berreskuratzen lagunduko dizugu.

Nahi baldin baduzu ikertzen zabiltzan materialak berezko entitatea izatea eta gure ahozko ondarea biltzeko eta babesteko proiektu handi honen barruan egotea, lan egin AHOArekin batera.

Gainera, ahozko iturrietan interesa duen ikerketa historikoaren gai nagusi hauei buruzko laguntza espezializatua aurkitu ahal izango duzu AHOAn:

  • Elkarrizketak egitearekin eta iturrien tratamendu eta interpretazioarekin zerikusia duten kontuak.
  • Zure materialaren jabetza intelektualarekin eta elkarrizketak ekoizteari eta erabiltzeari dagozkion legezko alderdiekin zerikusia duten informazioa eta protokoloak
  • Gertaerei eta lan aukera berriei buruzko gaiak: ahozko iturrien ikerketari eta zabalkundeari buruzko hitzaldiak, kongresuak eta mintegiak.
  • Kolaboratzaileak

Elkarrizketak ikusi:

© 2006 AHOA Todos los derechos reservados | Inicio - Noticias - Qué es ahoa - Colecciones - Links - Contacto
Laguntzaileak Kolaboratu Ahoarekin Beste ekintzak Ahozko historia Zer da ahoa